MUÑATOIZKO GAZTELUA

Muñatoizko gaztelua Petronorren instalazioen erdian egotea egoera zirkunstantzialez harantzago doa. Konpainiaren nortasun-ezaugarri bihurtu da, konpainiaren logotipoak gazteluaren irudia hartu baitu. Eskualdeko paisaia tradizionalaren parte da, eta Multzo Historiko Artistiko Nazional izendatu zuten duela hamarkada dezente.

Bizkaian zutik dauden gazteluetatik, Muñatoizko gazteluak soilik eusten dio eskualdeko tradizio arkitektonikoari, dorretxeak eraikitzean oinarritutako tradizioari. 1339an eraiki zuten, eta, ordudanik, gazteluak aldaketa eta handitze asko izan ditu. Beste bi eraikin garrantzitsu izan ditu lagun: Muñatoizko San Martin baseliza eta Salazartarren jauregia.

1949an, Multzo Historiko Artistiko Nazional izendatu eta bost urtera, erosi zituen eraikin horiek Bizkaiko Foru Aldundiak, zaharberritzeko. Salazartarren jauregia Informazio eta Turismo Ministerioari utzi zion Foru Aldundiak 1968an, paradore gisa erabil zezaten. 1973. urtean, ordea, Petronorrek erosi zuen eraikin-multzoa. Jauregia enpresaren egoitza sozial bihurtu zuen, eta eraikinen inguruko lursailak lorategi publiko. Bere aldetik, Muñatoizko Gaztelua birgaitzeko lanek urteak iraun zituen. Bizkaiko Foru Aldundiak eta INEMek eskola-tailerra finkatu zuten bertan.

+INFO

 
san-martin-de-munatones-liburaren-azala “San Martín de Muñatones. Gaztelua, Jauregia, Ermita”  


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR