Archivo por autor

Prentsa idatziko kazetariek Etenaldia bisitatu dute

Prentsa idatziko kazetariek Petronor bisitatu dute Findegiaren instalazioak eta Etenaldiaren gunea gertutik ezagutzeko asmoz. Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria haiekin izan da.
31 Urt 2019
ALBISTEAK

López Atxurra: “ez dago mugikortasun iraunkorrik Europako industriaren indar teknologikoa bermatzen ez badugu”

“Mugikortasun iraunkorra ez dago lotuta mugikortasun elektrikoarekin, deskarbonizazioarekin baizik. Ez dago mugikortasun iraunkorrik Europako industriaren indar teknologikoa bermatzen ez badugu”.  Halaxe adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak El Economistak Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako ‘Euskadiren erronka mugikortasun iraunkorraren aurrean’ lemapeko III. Foro Industrialean.
30 Urt 2019
ALBISTEAK

Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handiena egingo dute, Petronor bazkide dela

Eguzki-energia fotovoltaikoko Euskadiko proiekturik handiena aurkeztu da astelehen honetan Gasteizen. Energiaren Euskal Erakundea eta KREAN taldea dira bultzatzaileak, eta bazkideen artekoa da Petronor. Ekian izeneko eguzki-parkea Erribera Beitiko (Araba) Arasur industrialdean eta plataforma logistikoan kokatuko da, eta 24 MWpikoko instalatutako potentzia izango du. Horrek Euskadiren egungo ahalmena bikoiztuko du eta urrats nabarmena izango da Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiaren helburuen baitan 2030. urterako energia elektriko berriztagarrien mailako helburuak betetzeko.
29 Urt 2019
ALBISTEAK

SOLES GUÍA REPSOL BERRIAK DONOSTIAN BANATUKO DIRA OTSAILAREN 25EAN

-Repsolek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2021 arte Soles Guía Repsol banaketa-ospakizuna Euskadin egin dadin. Ekitaldira Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua eta Ernesto Gasco Donostiako alkarteorde eta zinegotzia bertaratu ziren, eta Guía Repsoletik, berriz, Juan Navarro Komunikazioko zuzendaria eta María Ritter Guía Repsoleko zuzendaria.
29 Urt 2019
Prentsa-oharrak

Lau film eskainiko dira euskal zinemaren zikloaren hurrengo saioan

Petronorrek babestutako ‘68aren ostean’ erakusketa dela-eta Bilboko Arte Ederretako Museoa egiten ari den euskal zinemaren bost hamarkadako atzera begirako zikloan hiru lan proiektatuko dira otsailaren 1ean (17:30etan) eta 3an (19:45etan): ‘Estado de excepción’ (Iñaki Núñez, 1976), ‘Escena de amor y guerra’ (Jon Bernat Heinink, 1982) eta ‘Euskal Herri-Musika’ (Fernando Larruquert, 1978).
28 Urt 2019
ALBISTEAK