Archivo por autor

FCC Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du FCC Unitatea gelditzeari ekingo zaiola,  mantenu lanak egin ahal izateko. 3 eta 6 egunen bitartean iraungo du. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
13 Uzt 2018
ALBISTEAK

Repsolek aire akrobazien erakustaldia eskainiko du La Arena hondartzan Petronorren 50. urteurrena ospatzeko

Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskainiko du ostiralean, uztailak 13, Zierbenako La Arena hondartzan, 18.00etatik 20.00etara bitartean. Hamarkadatik gorako esperientzia dutela, pilotuek aire-ikuskizun aparta eskainiko dute bi hegazkin txikiren laguntzaz, bertaratutakoak zur eta lur utziko dituzten hegaldi zirraragarriak osatuz.
11 Uzt 2018
ALBISTEAK

Muskizek Barbaduneko erriberetako bidexka inauguratu du

Muskizetik El Pobaleko burdinolara doan ibaiertzeko ibilbidea ireki du Muskizko Udalak. Kobaronen eta udalerriaren artean dagoeneko eraikitako ibilbideari (8 km) 4 kilometroko bide-tartea gehitu zaio, eta, horrenbestez, aisialdirako eta atsedenerako gune berria izango da.
09 Uzt 2018
ALBISTEAK

La Arena hondartza, egoera onean

Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako azkenengo Programak La Arena hondartza egoera onean dagoela eta bere uraren kalitatea bikaina dela ziurtatu du.
06 Uzt 2018
ALBISTEAK

Mantenu lana 1. Zuzian

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko goizetik aurrera 1. Zuzian mantenu lana egingo dela. Bi ordutan zehar ez da zuzira lurrunik sartuko, beraz, daitekeena da garra lantzean behin gehitzea, baita gasen opakutasuna ere, gure instalazioen funtzionamenduan batere arazorik eragin gabe. Lana amaitzerakoan zuzia bere ohiko egoerara bueltatuko da.
06 Uzt 2018
ALBISTEAK

Petronorrek Sendavivara eramaten zaitu

Petronorrek Nafarroako Sendaviva parkeaz disfrutatzeko familia-bonua zozkatuko du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzokideen artean.
03 Uzt 2018
ALBISTEAK