Repsolen emaitza %46 gehitu da eta 1.546 M€ra iritsi

Repsolen emaitza garbia 1.546 milioi eurokoa izan da 2018ko urtarriletik ekainera bitartean, hots, iazko epealdi berean baino %46 handiagoa, lehen seihilekoan egindako azken hamar urteotako emaitzarik onena lortuz.

Negozioen bilakaera beren-beregi neurtzen duen doitutako emaitza garbia % 12 gehitu da, 1.132 milioi eurora iritsiz, eta EBITDA 3.811 milioi eurokoa izan da, % 23ko igoeraren ondoren.

Konpainiak % 6 gehitu du hidrokarburoen ekoizpena urteko lehenengo sei hilabeteetan, eguneko 724 mila upelen baliokideko batez besteko ekoizpena lortuz.

Upstream (Esplorazioa eta Ekoizpena) arloko emaitzak % 91 igo dira ekoizpen-bolumen handiagoen eta azken urteotan ezarritako eraginkortasun-neurrien ondorioz, nazioarteko kotizazioetan gertatutako gorakadak ere bultzatuta.

Downstream (Fintzea, Kimika, Marketina, Lubrifikatzaileak, Tradinga, PGLa, Gas & Power) arloko negozioaren indarra berretsi da 762 milioi euroko emaitzari esker, Marketina, PGLa, Tradinga eta Gas & Power eta PGL esparruetan egindako hobekuntza garrantzitsuetan oinarrituta.

Zor garbia % 64 murriztu da 2017ko ekainaren 30eko kopuruen aldean eta 2.706 milioi eurokoa da seihilekoaren amaieran. Aldi berean, Repsolen akzioaren balioa % 14 gehitu da, Ibex 35ari gaina hartuz (ehuneko 18) eta Europako sektorearen buruan kokatuz.