Archivo por autor

Fran Fernandez: “gure erronka berria 2020rako isuriak beste %15ean murriztea da”

“CO2 isuriak murrizteko erarik onena prozesuetan eraginkor izatea da. 2010an proiektua abian jarri genuen Petronorren, 2016rako gure isuriak %20an gutxitzeko. Bete dugu eta orain erronka berria daukagu, 2020rako isuriak beste %15 murriztea” azpimarratu zuen atzo Fran Fernandez Findegiaren Ingeniaritza eta Garapen zuzendaria Industria Ingeniaritzako Ikasleen Estatu Kontseiluak (CEDEEII), Bilboko Bizkaia Aretoan, antolatutako Ekintzailetza eta Energiaren inguruko XL Biltzarrean.
07 Api 2016
ALBISTEAK

H4 Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, mantenu lanak amaitu ostean, H4 Hidrogeno Unitatea martxan jartzeko aurretiko lanak hasi direla. Bere abian jartzea apirilaren 7etik aurrera izango da.
01 Api 2016
ALBISTEAK

G4 Desulfurazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, mantenu lanak amaitu ostean, G4 Desulfurazio Unitatea martxan jartzeko aurretiko lanak hasi direla. Bere abian jartzea apirilaren 10etik aurrera izango da.
31 Mar 2016
ALBISTEAK