El Consejo de Administración de Petronor ha nombrado hoy, por unanimidad, nuevo presidente de la compañía a Josu Jon Imaz. El nombramiento se ha producido a propuesta del hasta ahora presidente Pedro Fernández-Frial.
Petronorreko presidente izan denak izendatze horren garrantzia nabarmendu zuen: “Euskadiko industri enpresa handienarentzat pribilegioa da Josu Jon harentzat lanean izatea, zeinek profil profesional aparta duena, euskal sare ekonomiko eta soziala ongi ezagutzen duena eta komunitateari zerbiztatzeko bokazio handia duena. Argi dut Petronorrek eta Euskal Herriak hura baino hautagai hoberik aurkitzerik ez dutela”.
Imazek enpresa pribatuan sartzeko erabakia jakinarazi zuen iragan abenduan eta “Euskadiko enpresa handienetako bat zuzentzea den erronka”-rekin pozik azaldu da. “Modu askotara zuzendu daiteke herri bat eta hau da, zalantzarik gabe, horietako bat”.
Josu Jon Imaz iritsi berri da Bostonetik, non azken sei hilabeteetan, Harvardeko Unibertsitateko Kennedy Schoolean ikerlari gonbidatu gisa aritu den. Horren aurretik, EAJ-PNVaren nazioko ejekutibaren presidentea izan zen lau urtez. Petrokimika ikasketetaz gain, Imazek eskarmentu handia du ikerketa teknologikoan eta Euskadiko Industria aholkulari ohi gisa ere industria sarea oso ongi ezagutzen du.
Petróleos del Norte S.A. (Petronor) enpresak 5.584 milioi euro fakturatzen ditu eta Euskal Herriko industri enpresa handiena da. % 85,98 Repsolena da eta % 14,02 BBKrena.
Repsol Petróleo S.A.-rekin batera (Puertollanoko, Tarragonako, Cartagenako eta A Coruñako Industri Konpexuen titularra), Petronor (Muskizeko industri konplexuaren titularra) Repsolen Donwstreamaren Zuzendaritza Orokorraren menpe dago, zeinaren arduradun nagusia Pedro Fernández-Frial den, konpainiaren Administrazio Kontseiluaren kide gisa jarraituko duena.
Josu Jon Imazen kurrikuluma
- Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Kimikoetan Doktoretza.
- Donostiako Zientzia Kimikoetan Lizentziaduna. Karrera bukaerako Sari Berezia. Polimerotan espezializatua.
- Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebatua 89-90 ikasturtean, Mondragon Kooperatiba Taldean. Bilboko Industria Ingeniarien Goi-mailako Eskolan polimeroen inguruko tesia bukatu zuen 1994an.
- 1986ko abenduan INASMET Zentro Teknologikoak Nanteseko (Frantzia) CETIM zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren diru-laguntzarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programari esker.
- 87-89 aldian, INASMETen Konpositeen eta Polimeroen Arloaren Arduraduna. Mondragon Kooperatiba Taldean sartu zen 89-91 aldian, industri sustatzaile gisa. Responsable del Departamento de Marketing y Relaciones Exteriores de INASMET en el período 91-94.
- 1994ko ekainean, eurodiputatu hautatu zuten EAJ-PNV alderdiarengatik, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, eta betekizun horretan jardun zuen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko Kontseilari eta alderdiaren bozeramaile izendatu zuten arte, 1999an. 2001-2004 legealdian ere bi betekizun horiek izan zituen.
- 2004ko urtarrilean, EAJ-PNVren EBB-aren presidente hautatu zuten (nazioko exekutiba). 2007an, hurrengo hautespenetara ez aurkeztea erabaki zuen.
- 2008ko urtarriletik ekainera, Harvard Unibertsitateko Kennedy Schoolean ikertzaile gonbidatu gisa aritu zen.