• Konpainiaren emaitza garbia 294,6 milioi eurokoa izan zen 2007an.
• Guztira 10,8 milioi tona baino gehiago saldu ziren, maximo historikoa dena.
Petróleos del Norte, S.A.-ren akziodunen bilera orokorrean, 2007 urteko konpainiaren kontuak onartu ziren, non irabazi garbiak 294,6 milioi eurokoak izan ziren (250,8 milioi euro 2006an). 10,8 milioi tona saldu ziren, guztira, konpainiaren historiako handienak.
Petronorrek 2007an 362,5 milioi euroko irabaziak izan zituen, zergen aurretik, 2006an, ordea, 345,7 milioi. Fintzearen marjinen hobekuntzaren eta salmenta onen ondorioz gehienbat areagotu dira irabaziak.
Akziodunen aurrean, Petronorren presidentea den Pedro Fernández Frialek, 2007an lortutako emaitza onen oinarrizko elementu gisa aipatu zituen, “instalazioen erabilgarritasuna eta erabilera, fintzearen marjinak hobetu izana eta salmentak areagotu izana, nahiz eta AEBetako dolarra euroarekiko ahultzen joan den”.
Fuel-olioa Murrizteko Unitateak eraikitzeko proiektua onartu dela ere nabarmendu zuen (URF), 750 milioi eurotik gorako inbertsioa behar duena.
Bukatzeko, energia berriztagarriei dagokienez, presidenteak adierazi zuen “Petronor Biocarburantes, S.A. sozietatea sortuko dutela, urtean 200.000 tona biokarburante sortuko dituena, Bilboko portuan kokatuko dena”. Horretarako 60 milioi euro inguruko inbertsioa beharko dela estimatu da.
Urtea | 2006 | 2007 |
---|---|---|
Finantza-emaitza positiboak | 103,5 | 69,2 |
Aparteko Emaitza Positiboak | 10,3 | 23,0 |
Urtea | 2006 | 2007 |
---|---|---|
Esplotazioaren irabaziak | 362,5 | 345,7 |
Sozietateen gaineko zerga | 67,9 | 94,9 |
Aparteko Emaitza Positiboak | 10,3 | 23,0 |
Urtea | 2006 | 2007 |
---|---|---|
Prozesua (petrolio milaka tonatan) | 10.462 | 10.419 |
Salmentak (milaka tonatan) | 10.812 | 10.619 |
Nazioko merkatuan | 7.310 | 7.623 |
Atzerriko merkatuetan | 3.502 | 2.996 |
Inbertsioak (milioika eurotan) | 101,7 | 58,0 |
Urtea | 2006 | 2007 |
---|---|---|
Ibilgetu garbia | 360,3 | 307,7 |
Izakinak | 546,3 | 482,9 |
Zordunak | 438,6 | 358,3 |
Beste hainbat aktibo zirkulatzaile | 148,6 | 120,5 |
AKTIBOA, GUZTIRA | 1.493,8 | 1.269,4 |
Urtea | 2006 | 2007 |
---|---|---|
Funts berekiak | 672,4 | 638,1 |
Hainbat urtetan banatzeko probisioak eta diru-sarrerak | 29,6 | 25,5 |
Hartzekodunak (epe luzean) | 0,3 | 0,4 |
Hartzekodunak (epe laburrean) | 791,5 | 605,4 |
PASIBOA, guztira | 1.493,8 | 1.269,4 |