Urtero Repsolek antolatzen dituen fintzeari buruzko jardunaldien hamargarren edizioa urriaren 1etik 3ra bitartean izan zen, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) zentroan. Ekitaldi honetan, Repsolek Espainian dituen findegi guztietako arduradun teknikoak eta enpresako bulego zentralekoak bildu ziren, fintzearen jardueraren buruzko zenbait gai eztabaidatzeko helburuarekin.
Jardunaldiaren hasieran ohiko hitzaldia egin zen. Oraingo honetan, Espainiako Fintzea Negoziatzeko Saileko zuzendari Cesar Gallok eman zuen hasierako hitzaldi hori. Repsolek hurrengo urtetarako dituen Fintzearen Negozio Plana azaldu zuen azaletik. Gero, bilera desberdinak hasi ziren, 25-30 pertsonez gehienez osatutakoak, eta fintzearekin zerikusia duten zenbait alderdiz eztabaidatu zuten.
Horrez gain, Jardunaldien bigarren egunean bisita bat egin ahal izan zuten Guggenheim museora, eta hori izan zen hain zuzen jarduerarik nabarmenena. Ekitaldia bukatzeko, ostiralean, urriak 3, zenbait hitzaldi antolatu ziren: Pedro Fern