Petronoreko presidenteak, Josu Jon Imaz, hilaren 9an parte hartuko du Santanderren CEOE-Cepymek antolatu dituen jardunaldietan. “Krisialdi ekonomikoari nola egin aurre” izango da landuko duten gaia. Josu Jon Imaz “Energiaren desafioa”-ri buruz mintzatuko da, eta Nazioarteko Moneta Funtsaren presidente ohia den Rodrigo Ratok, ordea, munduko egoera ekonomikoa aztertuko du. Ekonomia eta Ogasun Ministro ohia den Carlos Solchagak atzeraldiari aurre egiteko gakoak aurkeztuko ditu.
NULL