Petronorreko Enpresa Batzordeak Muskizeko Findegian bertako langileeen eta azpikontratatutakoen segurtasun neurriak desberdinak direla ukatu du. Batzordeak, lanpostuko babesko neurriak “Petronorreko langileentzat eta aspikontratatutako enpresetakoentzat desberdinak direla” zioen salaketari erantzun dio horrela.
Enpresa Batzordeak hori ezeztatu du eta enpresako segurtasun neurriak “denentzat berdinak” direla esan du, “lana egiten duen edonorentzat, bertakoa bada edo azpikontratatutako enpresa batekoa da ere”.
Gainera, Enpresa Batzordeak, langile guztien ordezkaria dena, hilero Segurtasun Batzordearekin eta Enpresako Osasunekoarekin bilerak egiten dituztela esan du, eta han aztertuko dituztela gertatutako istripuak gehitu du, eta ez dutela kontuan hartuko etxean bertan edo azpikontratatutako enpresetan gertatu diren”.