Muskizeko Udalaren Gobernu Bilkurak Petronori Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eraikitzeko jarduera eta lanak burutzeko baimena ematea adostu du. Harekin hasiko da ustez 2011ko lehen hiruhilabetean bukatuko den lan-egutegia, eta 810 milioi euro inbertituko dira hartan. Euskal Herriko historian gertatu den industri inbertsiorik handiena izango da. Haren eraikuntzan 1600 pertsona inguruk hartuko dute, 2500 ere izan daitezkeenak noizean behin.
Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen eraikuntzan hainbat kontratak hartuko dute parte, hiru jarduera-sektoretakoak nagusiki: obra zibila (zimenduak, pilotajea, zangak, aurrefabrikatutako egiturak, etab.), muntaketa mekanikoa (metalezko egiturak, konpresoreak, ponpak, hoditeriak, balbulak, suteen aurkako sistemak