Repsolek, Petronorren akzio-gehiengoduna, petrolio-hobi handi bat aurkitu du Mexikoko Golkoan. Han egin diren lehen proben ondorioz, goi kalitateko gordin arin eta gozoz osatutako 100 metro inguruko zutabea dela jakin da. Repsolek 2009an egin duen laugarren aurkikuntza da.
Munduko ur sakonen etekin handieneko eta gaitasun handieneko lekuetariko batean kokatzen da aurkikuntza. Haren kokapena eta zundaketaren bidez lortu diren datuak ikusita, gordin gordekin handiak eduki ditzakeela uste da.
Repsol da Buckskin ur azpiko putzuaren azterketa burutzen duen eragilea. Mexikoko Golkoko petrolio azterketa eta ekoizpena konpainiaren Plan Estrategikoaren 10 proiektu garrantzitsuenetariko bat da.
Zona berean, Repsol Shenziko megaeremuan ere egiten du lan, Mexikoko Golkoko ur sakonetan orain arte egin den aurkikuntza nagusienetariko bat.