Petronorren babesarekin jarri zen pantaila erraldoiaren aurrean bildu ziren atzo, Muskizeko Meatzari Aretoan, 300 inguru muzkiztar.
Lagunen taldeak, bikoiteak eta baita familia osoak ere elkartu ziren atzo muskiztar auditorioan beren taldea halako zita historikoan animatzeko. Arratsaldeko zazpiretan, ateak ireki orduko, lekurik onena hartzeko jendea bazegoen zain.
Partida hasi baino zenbait minutu lehenago, San Mamesekoaren antzeko giroa sortu zen Meatzari Aretoan, ikurriñez, Athletic-eko bufandaz, kamisetaz eta banderaz beteta zegoena.
Zaleak oso kartsu azaldu ziren 90 minutuetan zehar eta hasieratik bukatu zenera arte txurigorriek menperatu zuten partidarekin izugarri gozatu zuten, eta baita hark lortutako hiru golez ere, kanporaketa hankaz gora jarri zutenak.
Festa, garrasiak, klaxonak eta negarrak ere bizi izan ziren Katedralean bizi izan zen gau magikoan, baina baita beti Athletic-arekin dagoen Muskizen ere.