Petronorrek aste honetan bertan abiatu ditu FMU proiektuko (Fuelolioa Murrizteko Unitatea) lanak. Proiektu honi esker, Muskizko findegia Europar Batasunaren ingurumen errekerimenduetara egokitu ahal izango da, baita merkatuaren eskakizunetara ere. Lanak egiteko 26 hilabeteko epea aurreikusi dute. 810 milioi euroko aurrekontuaz sekula Euskadin egin den industria inbertsiorik handiena izango da.
Lan programaren barruan, behin-behineko instalazioak ezartzea izango da lehenengo jardueretako bat: obrako txabolak egitea, langileek eroso lan egin ahal izan dezaten (aldagelak, komunak, dutxak, etab.), baita ingurunea eta langileen segurtasuna babesteko neurriak betetzeko gainbegiraleek lana errazago egin dezaten ere; hondakinak gaika biltzeko gune garbiak sortzea; etab. Proiektua eraikitzearekin lotutako osasun zerbitzu esklusiboa da ezarri den lehenengo zerbitzuetako bat.