Portugaleteko Asti-Leku ikastolak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur Muskizko Findegian Asti-Leku Kirol Elkartea 1983-2008 liburua, elkartea sortu zeneko XXV. urteurrena dela eta. Aurkezpenean zehar aritu dira Luis Nuñez, Ruper Ormaza eta Cesar Gento –klubaren lehendakari, zuzendari eta sortzaile, hurrenez hurren— eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.
Asti-Leku kooperatiba 1975. urtean sortu zen eta hasiera hasieratik eman izan zion garrantzia kirolari, haren izenak berak ondo adierazten duenez gero eskola eta astialdia uztartzen baititu, elkarren osagarri direlakoan.
Mende laurden bat geroago Asti-Lekuk kirola suspertu eta eraberritu beharraren aldeko apostua egiten jarraitu nahi du, ez baita alferrik kirola baloreak eragiteko ekintzetako bat, eta baloreok direnez gero, hain zuzen ere, “erabateko hezkuntza onaren bihotza eta muina”