Josu Feijoo eta Jon Goikoetxea alpinistak datorren larunbatean aterako dira Papua Ginea Berrira, Carstensz Piramide edo Jaya Mendira (Puncak Jaya indonesieraz) igotzeko asmotan. Gailur hau da Ozeaniako mendirik garaiena.
Josu Feijoo mendigoizale arabarra The Gran Slam delakoa egiten ari da. Alegia, Ipar poloa, Hego poloa, Everesta, bost kontinenteetako sei gailurrik altuenak (Ipar eta Hego Ameriketako bi, tarteko) eta Trasgroenlandia. Honez gero, helburua osatu ahal izateko Feijoori Jaya Mendia, Akonkagua eta Trasgroenlandia besterik ez zaizkio falta eta lortuko balu, erdietsiko lukeen lehen euskal alpinista izango litzateke.
Josu Feijoo diabetikoa denez gero Petronorren babesa du insulina-menpekoei dagokien programaren barruan.