Atzo, apirilak 28, San Prudentzio eguna, ospatu zen Munduko Segurtasun eta Osasun eguna lan-arloan. Petronorrek bertakotzat jo zuen ospakizuna, honelako egunak “urte guztian zehar eta egunero” segurtasun-egunak direlakoan Findegian.
Ospakizun hau bat dator istripuak ekiditzeko indarrean dagoen informazio-kanpainarekin. Oraingo honetan, sulfhidrikoaren eraginez nahiz eskulanetan gerta daitezkeen arriskuak namarmendu nahi izan dira batez ere.
Kanpaina honek, Petronorrek istripuak ekiditzeko onartua duen egitarauaren barruan burutua, plantilako zein kontratetako langileen ardura suspertu nahi du, bai arautegia betetzea zein garrantzitsua den jabetu daitezen eta baita tresneria tentuz erabili dezaten ere.