Etenik gabe 24 ordutan korrika egitea, Europako gailurrik altuenaren inguruan 166 kilometrotan barrena, eta munduko mendi-lasterketarik gogorrenean bostgarren heldu izana. Hau da Txus Romon atleta muskiztarraren azken lorpena. Hau guztia dela eta Gaztelu Berri aldizkariak elkarrizketa egin dio martxoko azken alean.
Txus Jesus Mari Romon-en semea da. Aitak 30 urte luzez lan egin zuen Findegian eta naturarekiko zaletasuna eragiteaz gainera, ahaleginaren eta kementasunaren baloreetan hazi eta hezi zuen semea.