Gaur asteartea, maiatzak 5, arratsaldeko 18.30etan mahai-ingurua eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan Athleticen egoera eta Kopa Finaleko aukerabideak aztertzeko. Bertan izango dira Javier Ortiz de Lazkao, José Iragorri, Rafa Beato eta Paco Prieto kazetariak. Petronorrek Athleticen kamiseta bat zozketatuko du maiatzaren hitzaldiaren entzuleen artean, irabazleak hautatu ahal izango duen jokalariaren izen eta sinadura eta guzti.
Bestalde, bihar, maiatzak 6, beste eztabaida-mahai bat eratuko da arratsaldeko 18.30etan, Gabarran parte izana ezagutu zuten jokalari txapeldunekin, Ismael Urtubi, Andoni Goikoetxea, Santi urkiaga eta Juanjo Elgezabal jokalariekin alegia. Era berean, Betisen kontra maiatzaren 9an jokatuko den partidurako bi sarrera zozketatuko dira asteazkeneko eztabaida-mahaian.