Euskal futbol-taldeen gaurko egoera zein etorkizun hurbila eta gaur egungo euskal gizartea nahiz jokalari prototipoa izan ziren, besteak beste, atzo Muskizko Meatzari Aretoan “El futuro del fútbol vasco de élite” izenburupean eratu zen mahai-inguruaren gai nagusiak.
Ehun pertsona inguru bildu zen anekdotaz jositako berriketa didaktiko eta erakargarrian. Lehen-lehen mailako lau entrenatzaile mintzatu ziren, alegia:Javier Irureta, Athleticen zein Errealaren entrenatzaile ohia; Mikel Etxarri, Euskadi selekzioaren zuzendari teknikoa; Carlos Pouso, Eibar futbol-taldearen entrenatzaile ohia eta Alfonso del Barrio, muskiztarra eta Sestao Riveren entrenatzailea.
Hitzaldi benetan interesgarria atzokoa, entzuleen iritziz.Ondoren, jokalari guztiek sinatutako Euskadiko selekzioaren kamiseta bat zozketatu zen eta Alberto Kintana irabazle suertatu.