Victor Perez de Gezuraga Petronor-en Zuzendari Nagusi izendatua

Petronor-en Administrazio Kontseiluak atzo, maiatzak 20, izandako bileran erabaki zuen Victor Perez de Gezuraga enpresaren Zuzendari Nagusi izendatzea, Jose Manuel de la Sen Larrearen ordez. Aldaketa ekainaren batetik aurrera jarriko da indarrean.

Curriculuma

Bilbon jaioa 1959.ko uztailaren 10ean.

Industria Ingeniaria, Bilboko Industria Ingeniaritza Goi Teknika Eskolan lizentziatua.

Repsol taldean sartu aurretik hainbat sektoretako enpresatan jardun zuen, Bizkaiko Labe Garaiak, Rio Rodano edota Idom tarteko, beti ere ingeniaritza eta mantenu arloei zegozkien esparruetan.

Muskizko Petronor Findegian hasi zen 1992tik aurrera, Mantenu arloaren arduradun exekutibo gisa. 1994an Mantenu-Buru izendatu zuten eta funtzio horretaz jabetu zen 2000 urterarte, Ingeniaritza eta Mantenu Zuzendari izendatua izan arte alegia.

2008an Findegiaren Zuzendari izendatua izan zen, orain arte burutu izan duen erantzukizuna hain zuzen ere.

Master Executive Enpresa Zuzendaritzan, Deustuko Unibertsitatearen (Komertziala) INSIDE (Instituto Internacional de Dirección de Empresas) deritzon Institutuaren arabera.