Bihar, hilak 10, beka-eskaera aurkezteko epea amaituko da. Bigarren aldiz, Petronorrek beka programa deitu du Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerrietako auzokoen artean lanbide heziketako ikasketak sustatzeko helburuaz.
Erdi Mailako Hezkuntza Ziklorako (EMHZ) beken diru-kopurua 2.000 euro bestekoa izango da eta Goi Mailako Hezkuntza Ziklorakoa (GMHZ) berriz, 4.320 euro bezainbatekoa. Programa Petronorrek eskatutako espezialitatean lanbide heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei dago zuzendua.