Bilboko alkateak gaur bisitatu ditu Muskizen Petronorren Findegiaren instalazioak. Josu Jon Imaz lehendakariak hartu eta agurtu du.
Iñaki Azkunak bertatik bertara ezagutu nahi izan ditu Fuelolioa Murrizteko Unitatearen egitasmoaren eraikuntza zertan den eta Carlos Pascual ingeniariaren azalpen teknikoak jaso ditu. URF egitasmoa da, 820 milioi euroren aurrekontuaz, sekula Euskadiren historian egin izan den inbertsio industrialik handiena.