“Fútbol y medios de comunicación” izenburupean mahai-ingurua eratuko da bihar, hilak 10, arratsaldeko 18.30etan Muskizko Meatzari Aretoan. Ekitaldi hau Petronorrek eratuko du ByP Eventos Deportivos agentziaren ardurapean.
Mahai-inguruan partaide izango dira besteak beste, honako hauek: Julio Ibarra, ETBko aurkezlea; Jon Rivas, El Mundoko erredaktorea; Jose Manuel Monje, Canal Bizkaiakoa eta Miguel Gonzalez San Martin, idazle muskiztarra eta El Correoko zutabegilea.