Petronor amaitzen ari da Muskizko Zendeja kalean irekiko duen bulegoa. Petronor.info izenez zabalduko den jendaurreko informazio-bulego honek hainbat zeregin izango du, alegia: batetik, findegiari buruzko ahalik eta informaziorik gehien azaltzea eta, bestetik, coke-planta edo URF (Fueloila Murrizteko Unitatea) deritzan egitasmoaren gaineko argibideak eskaintzea.
Informazio-bulego honen arduraduna Raquel Salgado izango da eta komuinikazio-esparruaz zein aisialdirako hainbat tresnaz baliatuko da. Baita Athleticen zenbait merchandising, ekipamendu eta artikulu ofizial ere.
Asmo honetan, bulegoak edozenbat baliabide izango ditu. Hala ordenadorea eta interneta, nola wii kontsola eta aisilekua. Hau guztia neska-mutikoen erabilpen eta entretenimendurako.
Okerrik ez bada, obrak uztailaren bigarren hamabostaldian amaituko dira eta bulegoa irailaren lehenengo astean irekiko da, oporren ostean.