Berrogeitamar pertsona inguru bildu zen atzo Muskizko Meatzari Aretoan, “Fútbol y Medios de Comunicación” delako gaiaz dela eta eratu zen denboraldi honetako azken hitzaldian. Besteak beste Julio Ibarra (ETB), Jon Rivas (El Mundo), José Manuel Monje (Canal Bizkaia) eta Miguel G. San Martín (El Correo) kazetariek parte hartu zuten eztabaidan.
Bertaratu ziren ikus-entzuleek “interesgarritzat” jo zuten mahai-ingurua, ez baitziren alferrik aztertu han-hemenka bolo-bolo dabiltzan gaiak, alegia: Zergatik dabil futbola hitzetik hortzera?, Zergatik da munduko kirolik ospetsuena?, Zein neurritan baldintzatzen dute komunikabideek?, Ba al da kirol-kazetaritza onik?, Zein eratako eragina dute teknologia berriek?
Amaitzeko Athleticen egoera zertan den azteru zen eta baita aurreko maiatzean jokatu zen Kopa finalak sortarazi zuen gizarte-zirrara eta komunikabide-oihartzuna ere.