Gaur, ekainak 5, ospatzen da Ingurugiroaren Mundu-mailako Eguna “Tu planeta te necesita: unidos para combatir el cambio climático” goiburupean. Petronorrek beretzat hartzen du asmo hau, bai gaur eta baita urte guztian zehar ere, konpainiaren jardunak inguruan sortarazten dituen eraginak murrizten, beti ere legediak ezarritako arauen azpitik. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak ezarri ditu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.
Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugetan gauzatzen da ingurumenaren alde hartutako konpromiso hau, eta helburu nahiz helmuga hauek erakundearen esparru guztietan ezartzen ditugu, maila bakoitzari dagokion ekintza-planaren bidez.
Langile guztiek beren egitekoei eta ardurei egokitutako ingurumenaren gaineko prestakuntza jasotzen dute Findegian, baita ingurumen-parametroen jarraipena etengabe egin ere. Aldi berean, ikuskaritza-plangintza ingurumen-arloan hobetzen jarraitzeko tresna da eta, horrez gainera, ingurua babesteko bi bide jorratzen ditugu: batetik, aireratzen diren isuriak kontrolatu, ura egokiro kudeatu, zarata eta usaina ahal den neurrian murriztu eta hondakinik gehienak birziklatu egiten ditugu; eta, bestetik, gero eta produktu garbiagoak erabiltzen ditugu, teknologiarik berrienez baliatuz.
Gainera, Petronor Stop CO2 Euskadi ekimenaren kide da.