Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.
Lehen taldeko edozenbat jokalarik parte hartu du aurkezpenaldian eta ondoren, elkarrekin aritu dira berdegunean bertara bildu diren komunikabideen aurrean.
Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute, Athleticaren partez, Fernando García Macua lehendakariak eta, Petronoren izenean, Josu Jon Imaz eta Victor Perez de Gezuraga jaunek, lehendakari eta zuzendari nagusi hurrenez hurren.
Jarraian Athletic talde osoak entrenu-ariketak egin ditu Katedralean bildu den makinatxo bat zaleren aurrean.