Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren galdaretako biren segurtasun automatikoek jo zuten, ohi den baino lurrun gutxiago sortaraziz eta ekoizpenaren desoreka eraginez.
Instalazioen egoera ahalik eta produkziorik txikienera ekartzeko hartu beharreko neurriak hartu ziren berehala eta, zeharbidean, beti ere aldez aurretik jarritako protokoloek agintzen dituzten segurtasun-arrazoien arabera, zuzian erre izaten diren gasak lekuz aldatu ziren eta, ondorioz, garrak ohi baino altuagoak izan ziren eta begibistan nabarmendu.
Une oro instalazioak kontrolpean egon ziren eta ez zen batere arrisku-egoerarik izan, ez pertsonentzat, ez instalazioentzat, ezta inguruarentzat ere. Egoera egonkortasun normalaz jabetu zen 19.45tik aurrera.
Guzti honen berri eman zitzaien Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS Deiak antolamenduari eta jakingura azaldu zuten komunikabideei.