Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.
Repsolek Euskal Autonomia Erkidegoan hurrengo sei urteetan egin nahi dituen inbertsioen berri Lehenadakariari azaltzea izan da bisitaren helburua. Guztira 2.200 milioi euro, zeinetatik 820 Muskizko URF plantan xahutuko dira, 900 Gaviotako biltegia bikoizten eta 500 Gas Naturalek Lantaronen eraiki nahi duen ziklo konbinatu zentralean. Oro har, Euskadiko industria-inbertsiorik handiena.
Ajuria-Enean izandako bileraren ostean, Lehendakaria Gaviota plataformara abiatu da Repsoleko zein Petronorreko zuzendariekin batera eta, ondotik, URF plantaren lanak ikuskatu ditu Muskizen, non Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren azalpenak jaso dituen.