Manu de la Sen-en adiskide, lagun eta lankideak ostiral eguerdian bildu ziren elkarrekin, ia lau hamarkada luzetan zehar zentzuz eta tajuz berarekin lanordu eta bizipoz asko partekatzeko zoria izan ondoren. Jaioko dira berriak, bai, baina Manu bezalako kimurik ez da gero egunero ernalduko. Zorionak Manu.
Ezin bestean, bertan izan ziren duela berrogei urte lanbidea ikaste aldera Huelvaraino joan behar izan zuten lankideak. Falta ere ez zen falta izan lagunarteko hitz gozorik edota zuzendaritzaren aldeko esker onik. Manu badoa, bai, baina egitasmoa sendoa uzten digu, abian jarria eta etorkizunaren jabe. Eskerrik asko, Manu.
Negar-zotinari heldu ezinik amaitu zuen Manuk, emozioz josita eta ia-ia hitz-totelduta, baina goiari eusten asmatu zuen behin eta berriz. Ez baita alferrik Manu eskola zaharrekoa, premian hazi eta hezitako belaunaldiaren lekukoa, larre motzekoa alegia.
Ez, gero, adiorik.