Petronorrek bere egin du Stop CO2 Euskadi ekimena, Elkarkide Plus enpresa gisa. Konpromiso honekin batera Petronor bat dator ingurumen kudeaketa-sistema ziurtatua izateaz gainera, CO2 isuriak urritu nahi duten enpresa-taldeekin. Aldi berean Petronorrek bere auzoko erakundeen isurien murrizketa suspertuko du.
Petronor Stop CO2 Euskadi ekimenaren Elkarkide Plus izanak hainbat aukerabide eskaintzen du eta, negutegi-efektua dela eta, gasen isurketaren murriztapenari buruzko zenbait konpromiso hartu beharra eragin. Baita, klima-aldaketa arloan landu beharreko sentikortze-ekitaldiak suspertu ere.
Hitzartutako erantzukizunen artean aipagarri negutegi-efektua eragin dezaketen gasen aurrenengo inbentarioa egiteko konpromisoa, ondoren isuri-murrizketa egitasmoa burutu eta indarrean jarri ahal izateko. Klima-aldaketaren kontra aritzeko enpresak agindutako konpromisoen artean gogoan hartu beharrekoak dira, besteak beste, harako negutegi-efektua gutxitu ditzaketen ekintzak indarrean jartzea, bai erakundeari berari dagokionez eta baita bezeroei, banatzaileei eta hornitzaileei zor zaien aldetik ere.