Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNC) Respol-i 5 milioi euroren isuna jartzea ebatzi du, ustez Zerbitzuguneetan prezioak zeharka finkatzeagatik. Repsol-ek CNCren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko du funtsezko eskubideak urratu direla uste duelako eta hutsegite larria dela adierazi du.
Konpainiak ebazpenarekin ados ez dagoela adierazi du, ez baitu inolako araurik hautsi eta bere jokabideak Europako eta Espainiako legeria eta araudiak betetzen dituelako. Konpainiaren iritziz, “ebazpena ez da argia eta ez du bereizten bertan aipatutako konpainia bakoitzaren (Repsol, Cepsa eta BP) banakako jokabidea.”
Gainera, Repsolen hitzetan “ebazpena ez dator bat Europako eta Espainiako agintaritza nazionalek (Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak eta Lehiaren Defentsarako Auzitegiak) lehenago hartutako erabakiekin eta egindako txostenekin” eta “prozeduran zehar ez dira Konstituzioan bildutako berme prozesalak errespetatu, ezta Konpainiak aurkeztutako probak onartu ere.”
Aldi berean, Repsolek dioenez “ebazpenak ez du zerbitzuguneen merkatuaren gaineko ezagutza sakonik eta ez da egiaztatutako gertaeretan oinarritzen”. Eta ezarri du “ “CNCren ebazpenak, bere osotasunean aztertzen ez bada, merkatuetan eta prezioetan ondorio latzak ekar ditzakeela”.
Repsol-ek auzitegitara joko du eta ebazpenak eragin diezazkiokeen kalte eta gaitzak konpontzeko eskubideaz baliatuko da.