Beltza da nagusi hirugarren ekipamenduan, 20005/06 denboraldian Jose Anjel Iribarrek futbola utzi zueneko 25. urteurrena zela-eta, Athleticek jantzitako kolorea, hain zuzen ere. Aurten kolore beltza aukeratu da kamisetari dotore-punttua ematen diolako eta, gainera, lehen eta bigarren ekipamenduengandik hobeto bereizteko.
Gainerako ekipamendu berriekin gertatu den legez, Umbrok sentimendu zurigorriaren zenbait osagarri gehitu du. Izan ere, sama inguruaren kanpoaldean Mendeurrenaren logo brodatua ezarri da eta, barrualdean, klubaren historiaren muinaren ikurra diseinatu.
Nabarmen, besteak beste, kontutan hartu diren azken aurrerapenak, bai diseinuan eta baita gorputzaren hezetasuna uxatzeko Umbroren Climate Control izeneko nanoteknologian ere.
Hirugarren ekipamendu hau salgai jarriko da irailaren 25etik aurrera, 66 eurotan, denda ofizialetan eta gainerako ohiko salmenta gunetan.