Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak esku hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak eratutako Uda Ikastaroen bigarren ekitaldian, abuztuaren 17tik irailaren 11ra bitartean. Imazek etorkizuneko energia-erronkek erakarriko dituzten mehatxuak eta aukerak aztertuko ditu.
Uda Ikastaroetako XXVIII. edizioaren bigarren ekitaldi honetan beste 32 ikasgai eskainiko dira, energiaz, ekonomiaz, osasunaz, psikologiaz, teologiaz, hezkuntzaz zein diseinuaz.
Petronorren lehendakari exekutiboarekin batera parte hartuko duten hizlarien artean aipagarri, besteak beste, Miguel Angel Fernández, Espaniako Bankuaren gobernadorea, eta Emilio Ginés, Nazio Batuen Bake Mugimenduaren ordezkaria. Baita Juan Mari Uriarte Donostiako Gotzaina, Bernando Atxaga idazlea eta Jose Antonio Garrido ingeniaria ere.