Urriaren 8an eta 9an, Muskizko Meatzari Aretoan eratuko dira Euskadi 5.0 izeneko jardunaldiak. Web 2.0 delakoari eskainitako topaketa izango da, Petronorren babespean antolatua.
Blogari arrakastatsuak, agerkari digitalen zuzendariak, komunikabide-adituak, kazetariak eta prentsa-enpresariak bi egunetan zehar bilduko dira, jendaurrean moldatutako mahai-inguruetan blogen nondik norakoaz eztabaidatzeko. Doako izango den ekitaldi hau El Correo Digitalek antolatuko du, Petronorren babesaz eta Euskaltel, Renfe, Muskizko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.