Herri-maitasuna

Ez da herri-maitasun hutsa, gure zalegoa zegoen onena zen-eta. Berba hauek Jose Antonio Artetxe arraunlariak esan zituen, Zierbenako lehen traineruetakoak. Eta hitz berberoriek gogoratu ditu Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak, XXVI. Petronor Ikurrinaren aurkezpena dela-eta. Ekitaldia gaur eguerdian izan da, Zierbenako Arraun Kirol Elkartearen egoitzan. Bertan izan dira Marzel Elorza Zierbenako alkatea, Jose Luis Herrerías arraun taldearen lehendakaria eta Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia.

Petronor Ikurrinaren hurrengo estropada datorren larunbatean izango da, abuztuaren 29an, arratsaldeko 17:00tan, lau kaleko joan-etorrian eta hiru itsas-millan zehar. Guztira hamabi traineru: Astillero, Pasai Donibane, Isuntza, Santurtzi, Orio, Camargo, Donostiarra, Zierbena, Hondarribia, Busturialdea, Ondarroa eta Portugalete.

Aurkezpen-ostean eta Arraun Taldearen izenean, Jose Luis Herrerías presidenteak “ikurrin eta guztiko” koadro bana eskaini die Begoña Romo eta Mikel Ortiz de Arratia lankideei urtez urte behin eta berriz eskainitako laguntza eskertu gurarik.