Muskiztik Nordkappera 23 egunetan

Zintzo-zintzo eta punttu-punttuan, agindu bezala, aurreko larunbat goizeko 10:15ean  atera zen Findegi-ataritik hurrengo hamabi egunetan, eta sei mila kilometro inguruan zehar,  Europako ipar muturreraino helduko den lagun-taldea. Muskizen bizi den Fernando Cervello sestaorraz gainera, abian dira honez gero Juan Manuel Rodríguez asturiarra, Ivan Falcón galiziarra eta Llibert Cañadas katalana. Alemanian elkartuko da eurekin Guillermo Fagnani argentinarra.

Kawasaki VN 900 gorrixkaren gainean, Fernando Cervellok eta bere bidailagunek euren oporretako 23 egun behar izango dituzte hamalau herrialdetan zehar Artikorainoko joan-etorria egiteko.

Informazio gehiago Canal Refino deritzan blogean, petronor.com webgunen honetan bertan.