Bihar osteguna, abuztuak 27, eguerdiko 12:30etan, Zierbena Arraun Elkarteak “Petronor Ikurrina” deritzon XXVI. Traineru estropaden jendaurreko aurkezpena egingo du. Ekitaldia Arraun Elkartearen egoitzan bertan izango da, Zierbenako Portu auzunean hain zuzen ere.
Jose Luis Herrerías Elosegi Arraun Taldearen lehendakariaz gainera, bertan izango dira Marcel Elorza Zierbenako alkatea, eta Josu Jon Imaz zein Victor Perez de Gezuraga Petronorren lehendakaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.