Abanto-Zierbenako Udalak eta Petronorrek gaur goizean sinatu dute lanikidetza-hitzarmena “enplegugarritasunaren helburua lortu nahian elkarren artean saiatu ahal izateko”. URF egitasmoak eragingo dituen lanpostuen kontratazioa eraikuntza-enpresei dagokien arren, kontratatuko diren langileen %10 inguruko udalerrietakoak izan daitezen nahi dute hitzarmenaren sinatzaileek.
Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkatea eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria bat etorri dira elkarrekin sinatu duten itunaren helburua azaltzerakoan. Alegia, lan-eskari eta eskaintzaren arteko informazioa bideratu eta gurutzatu, hiritarrek eta enpresa kontratatzaileek elkarren berri izan dezaten. Ekitaldian izan da Petronorren zuzendari nagusia ere, Víctor Pérez de Gezuraga