Bigarren koke-kamera atzo iluntzean heldu zen Findegira, Santurtziko kaitik Muskizera bitarteko sei kilometroak “bizkor” samar gainditu ostean. Esperientzia onerako baino ez omen da eta, oraingo honetan behintzat horrelaxe izan zen, bigarren garraioaldian ordu bi gutxiago behar izan zuen-eta. Alegia, sei besterik ez.
Atzo iluntzetik kamera biak Fidegi barruan kokatu dira, hurrengo otsailean noiz zutunik jarriko zain.