Atzo lehorreratu ziren Bilboko Portuko Punta Sollana kaian, URF (Fueloila Murrizteko Unitatea) egitasmoa dela eta Muskizko Findegian jasoko diren koke-kamarak (485 tonakoa bakoitza). Kamara biak Duro Felgueraren lantegietan eraiki dira, Asturiasen, Petronorren eskabidez. Itsasoratzea aurreko astelehenean izan zen, Xixongo El Musel portuan eta herenegun heldu ziren, gauerdian, Bilboko Portuaren kairaino
Kamaren neurriak (43 m. luzeeraz eta 10 m. diametroz) zein galantak diren kontuan izanda, portutik Muskizko Findegira errepidez eraman beharrak sekulako logistika-operazio landuak eskatuko ditu, beti ere garraio bakan hauetan esperientzia handiko enpresa berezien laguntzaz.
Portutik Findegira bitarteko garraio-lana hilaren 5an eta 7an egingo da, kamara bat egun bakoitzeko. Bi epetan gainera, egun batean zein bestean. Arratsaldez, 15:00etatik aurrera, kaitik La Arena hondartzaren gaineko zubiperaino, eta gauez Petronorren Findegiraino bertaraino.