Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurtik aurrera, urriak 3, larunbata, eta aldez aurretik erabakitako mantenu-programari jarraiki, petrolio-gordina destilatzeko 1. Plantaren barrutian dagoen SR4 Sufre Unitatea geldiaraziko dela.
Geldiketa-sekuentziak irauten duen bitartean, daitekeena da zuziriaren garra lantzean behin gehitzea, baita lehen plantako fokoaren (U1-STK-02) ixuriak doitzerik eza ere, nahiz eta batere kanpo-eraginik izan ez.
Geldiketa amaitu bezain laster eta berriro indarrean jarri aurretik, unitatea noiz abian hasiko den aldez aurretik adieraziko da.
Guzti honen berri eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei, SOS-Deiak-i eta Ertzaintzari.