Ura BIKAINA eta hondartza ONURAGARRIA, hau da berba bitan, 2009ko denboraldiari dagokionez Arena hondartzaren osasun-txostenaren emaitza., Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoaren Azpizuzendaritzak egindako etsaminen arabera.
Arena hondartzan hamasei analisi egin dira 2009ko bainu-denboraldi ofizialean zehar, eskoikoko, erdiko zein ezkerreko hiru eremuetan. Unean uneko kalifikazioa “Bikain-libre” izan zen 45 laginketan, eta “Nahiko-kontuz” beste hirutan, bana eremu bakoitzeko. Horretara, denboraldi guztiko uraren kalitate orokorra BIKAINA izan da.
Hondartzaren egoerari dagokionez, asteroko ikuskapenak egin ziren eta neurketa-sistemak gogotan dituen hiru aukeren artean –“Onuragarri”, “Kaltegarri” eta “Kaltegarri, arduratzekoa” alegia–, egindako osasun-ikuskapenen ondorioz denboraldi guztiko Arena hondartzaren kalifikazioa ONURAGARRI izan da.
Bizkaiko hondartzen Osasun-zaingoaren programak bainu-guneen higiene eta osasun-baldintzen kontrola segurtatu nahi du. Bai urari berari buruzkoetan eta baita ur-inguruneari dagozkionetan ere. Beti ere hondartzara joan ohi diren hiritarren osasuna zaindu dezaketen ekintzak eta arauak betearaziz.