Lan-gatazka dela-eta lau egunetan zehar instalazioak geldirik egon ostean, berriro ere ekin zaio ekoizpe-unitateak indarrean jartzeari. Instalazioak abian jartze hau sekuentziala izango da, zatika eta epeka alegia.
Unitateak berriro indarrean jartzen diren bitartean ez du inondik ere operazio-arazorik gertatu beharrik izango. Hala ere, daitekeena da noizik behin unean uneko hots-maila igotzea, Findegiaren inguruan entzun ahal izateko bestekoa. Baita suziriren baten garra haztea ere, beti ere batere kanpo-eraginik gabe.
Guzti honen berri eman zaio honez gero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.