Aurreko asteartean, Meatzari Aretoan, Balonmano en Muskiz deritzan liburuaren aurkezpena egin zen. Udalaren zein Petronorren dirulaguntzaz argitara emandako liburu honek Muskizko eskubaloi-jardueraren historia biltzen du edozenbat argazkitan. Elkartea sortu, 1968an sortu zen Unión Deportiva Muñatones izenez eta, 1986an egindako aldaketaren ondotik, Club Balonmano Muskiz deritza geroztik.
Meatzari Aretoa egun handien pareko bete zen, gainezka, benetan ekitaldi hunkigarriaren inguruan. Bertan ziren mahaiburu Gonzalo Riancho alkatea jauna, Jose Antonio Peña Klubaren lehendakaria eta Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia. Baita, besteak beste, klubaren lehendakariordea eta Bizkaiko zein Euskadiko Federazioen lehendakariak.