Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinerazi du, azaroaren 30ean, eguerdiko 12:00tan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
Zuzendaritzak berak adierazi duenez gero, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko industria-larrialdiren baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.