Migel Angel Sinobas lankideak, Laborategian kimika-laguntzaile dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikasgela Nagusian jaso zuen atzo Kimika Analitikoaz lizentziatura, Zientzia eta Teknologia Fakultateak deitutako XXXVII. Titulu-emanaldiaren baitan. Zorionak.
Hain zuzen ere, zoriak ezustean erakarri zuenez, ekitaldi akademikoan zehar eman ohi den hitzaldia Josu Jon Imaz Petronorren presidentearen ardura izan zen, “Energia eta iraungarritasuna” delako gaiaz.
Ikasgela Nagusia gainezka bete zuten milaka lagunen artean, aipagarri guretzat Fran Fernandez Teknika Zuzendariordea eta Juan Lezkano Laborategi-burua, biek Migel Angel lankidearekin egon nahi izan baitzuten berak sekula ahaztuko ez duen egunean.