“Petronorren betekizuna gizarteak behar dituen erregaiak ekoiztea da. Guztia bertako ongizatea eta garapena segurtatu ahal izateko eta ingurumen-baldintzarik zorrotzenak gogoan hartuz” adierazi du Fran Fernandez Findegiaren azpizuzendari teknikoak, Euskaliten eta Innobasqueren eraginez Kalitate Astean zehar eratu berri den Ejemplos prácticos de sostenibilidad y responsabilidad social empresarial mahai-inguruan barrena.
Cebek-en ekimenez, Fran Fernandezek Petronorrek indarrean dituen egitasmoen berri eman zuen zehatz-mehatz, alegia: ixurien kanporatze-kontrolaz, ahalik eta ur-kudeaketarik onuragarrienaz, usain eta zarata murrizketaz, hondakinen kudeaketaz eta teknologiarik aurreratuenaz gero eta gehiago ekoiztu ohi diren produktu “berdeez”. Beti ere Petronor enpresa iraungarri izan dadin erronkari erantzunez eta Administrazioaren onespenaz.