Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak gaur eman dio Unai Carori, beronen kirol-jarduera baikorra sustatzeko eta bideratzeko kirolari berak eskatutako diru-laguntza.
Unai Caro, Abanto-Zierbenako semea eta Somorrostroko Lanbide Eskolaren ikaslea, mendi-bizikletaz jaitsiera arloan Euskadiko aurtengo txapelduna da, junior mailan. Baita, aldi berean, Bizkaiko txapelduna eta Europako zazpigarrena ere.
Ekitaldia Somorrostroko Lanbide Eskolan bertan izan da, Juan Manuel Seco ikastetxe bereko zuzendaria ere tartean zela.